XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gorago mintzatu gera hinduisten avatara direlakoez, eta gurdi andiko Buda eta Bodhisattva zerutarrez.

Salbatzaille oiek mituak dira, noski, asmakizunak.

Ez dira, Nazareteko Jesus bezala, egiazko presuna historikuak.

Baiña Kristoren klaseko zerbait bearrezkoa dela salatzen digute.

Seme-gisako erlijioak, osagarri bezala, Kristoren misterioa galdegiten duela, alegia.

Islamismuak, berriz, monoteismu xoil eta utsa aitortzen dizu.

Gorago esan dugunez, erlijio au, bere ofizial itxuran edo tankeran, osasun-erlijioa da, nai baduzu, baiñan ez oparo eta ugari, urri baizik.

Erlijio onen barnean, ordea, ildo bat nabari da, osasun-erlijioaren marka bizi biziekin, baña ildo oni panteismurako makurtasuna idoro zaio.

Onek ez al digu adierazten Monoteismu xoillari (Kristoren osagarria ez duenari) zailla zaiola gizabeteko bere adiña irixtea?.

Itz bat Judaismuaz

Eta or dago juduen erlijioa ere.

Munduko erlijio andien artean ez dugu sartu, ez bear den goratasuna falta zaiolako, noski, erri bakar baten erlijioa bezala gelditu delako baizik, eta bere fededunen kopurua oso andia ez delako (12.000.000).

Au ere, bere erara, ba da, izan, osasun-erlijioa eta seme-gisako erlijioa.

Jainkoak doarik, eta berak bere nai utsarekin ala nai izan zuelako, erri au autatu zuen beretzat, nazio guztien aitzinean bere testigu izan zedin.

Jainkoak elkartasun edo igoala bat egin zuen erri onekin, eta erresuma ospetsu bat emango ziolako agintzak egin zizkion.

Aitak bere semea maite duen bezalaxe, maite du Jainkoak Israel, amodiozko itzekin mintzatu izan zaio, ta abar.

Israelek bere aldetik leial egon bear dio Jainkoari, artaz landara ez du beste Jainkorik adoratu bear, bere indar guztiez Hura bear du maitatu, aren legea gorde, ta abar.